Agendan finkatutako eguna izaten da aunitzentzat martxoaren 8aren bueltan antolatzen duten Bortzirietako Emakumeen* Mendi Itzulia. Aurtengoa ere antolatu dute, eta martxoaren 8an, larunbata izanen da Lesakan. Martxoaren 3an bukatuko da bazkarirako txartelak erosteko epea.
Azken urteetan bezala, aurten ere Mendi Abesbatzako kideak kontzertu berezia prestatzen ari dira Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Kontzertua larunbatean, martxoaren 8an, emanen dute Doneztebeko elizako atarian 12:00etan.
Euskal Herriko mugimendu feminista 'Faxismoaren kontra ausardia eta aliantza feministak' lelopean aterako da karrikara eta Beran ere aldarrikapen horiek karrikaratuko dituzte. Mugimendu feministak deituta ortziralean eta larunbatean antolatu dituzte ekitaldiak.
Martxoren 8an Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan hamabi kanaerdiko eta sei 60 ontzako enbor moztu beharko dituzte, 8.000 euro jokoan
Elkarretaratzeak, manifestazioak, ginkanak, erakusketak, triki-bertso-poteoak, ihes gelak, film emanaldiak, otorduak… Bihar, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela oroituz, aldarrikapenak karrikara ateratzeko eguna izanen da. Horren bueltan, egitarau zabala prestatu dute eskualdean. Ikusi xehetasunak albiste barrenean.
Et pendant ce temps Simone Veille antzezlana ikusgai izanen da martxoaren 8an, larunbatean 20:30ean hasita Senpereko Larreko kultur gunean, Senpereko herriko etxeak antolatua. Lanak Simone Veil emazte ospetsuari begirada historiko-komikoa egiten dio. Sarreraren prezioa 18 eurokoa da, murriztua 13 euro.
Oraindik ere bada inauteez gozatzeko aukera. Legasan, adibidez, ortziralean eta larunbatean murgilduko dira mozorro bestan.
Sarako ihauteriak joan den asteburuan ospatu zituzten. Orain, otsailaren 22tik martxoaren 10era Sarako ikastetxeetako ikasleek eta artistek prestatutako ihauteriei buruzko erakusketa ikusgai dute Sarako lezeko harrera gelan.