Martxoak 8

Mendi Abesbatzak Emakumeen Nazioarteko Eguneko kontzertua emanen du larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 5a, 09:00

Azken urteetan bezala, aurten ere Mendi Abesbatzako kideak kontzertu berezia prestatzen ari dira Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Kontzertua larunbatean, martxoaren 8an, emanen dute Doneztebeko elizako atarian 12:00etan.

Kontzertuaren bidez, abesbatzetan emakumeek duten garrantzia azpimarratu nahi dute, abesteaz gain, zuzendaritza musikalean zein maila guztietako antolaketan duten parte hartzea nabarmenduz. Abesbatzako kideek nabarmendu dute, abesbatzak parekide izateaz harago, gehientsuenetan emakumeak gizonezkoak baino gehiago direla kopuruan zein aginte eta antolaketa postuetan: «Badago zer ospatua, beraz!».

Kontzertua emakumeek bakarrik abestuz hasiko dute eta Francisco Escuderoren Izar ederra eta Pablo Sorozabalen Neskatxena kantatuko dituzte. Ondotik gizonezkoekin batera emakumeak ardatz dituzten Benito Lertxundiren Nere herriko neskatxa maite, Rosanaren Si tu no estás aquí eta Caroline Philips ea Mixel Ducak Xabier Amurizaren hitzekin sortutako Lurra kantatuko dituzte. 

Kontzertua bukatzeko Uxue Alberdik idatziriko eta Mikel Markezek musikaturiko Konplize ditut eta kantatuko dute entzuleekin batera. 

Ekitaldiaren bidez ab

Emanaldia Mendi Abesbatzak antolatu du Doneztebeko Udalaren laguntzarekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!