Ortziralean, 18:30ean, pankarta eta lelo lehiaketa eginen dute 18:30ean Espidobaitan. Sariak izanen direla aurreratu dute.
Larunbatean, martxoaren 8an, 12:00tan bertso poteoa eginen dute Auzoatik hasita Haira Aizpurua eta Ekhiñe Zapiain bertsolariekin. Gaiak jartzen Ainhoa Aranburu ariko da. Bertsopoteoa bukatzean, Lesakan eginen dute Bortzirietako Emakumeen Bazkarira joateko deia egin dute.
18:00etan eskualdeko manifestazioa eginen dute Lesakako Plaza Zaharretik abiatuta, eta bukatzean, III. Mundu Gerra taldearen kontzertua izanen da.
Arratsaldeko ekitaldiak Bortzirietako mugimendu feministak antolatuak dira.