Martxoak 8

Martxoaren 8a aldarrikapenerako eguna

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 7a, 12:00

Elkarretaratzeak, manifestazioak, ginkanak, erakusketak, triki-bertso-poteoak, ihes gelak, film emanaldiak, otorduak… Bihar, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela oroituz, aldarrikapenak karrikara ateratzeko eguna izanen da. Horren bueltan, egitarau zabala prestatu dute eskualdean. Ikusi xehetasunak albiste barrenean.

Baztan

  • Martxoaren 8an:
    • 10:00etatik 12:00etara Euskal aztarnen bila ginkana Elizondon, 7-12 urte bitarteko haurrendako. Baztan pilotalekuan hasiko da. (Parte hartzeko 613 003 634 zenbakirat Whatsapp edo Telegram mezua edo berdintasuna@baztan.eus-era)
    • 12:00etan, Faxismoaren kontra ausardia eta aliantza feministak! lelopean elkarretaratzea Elizondoko plazan. Ondotik bermut musikatua eta mikro irekia.
  • Martxoaren 9an, 18:00etan, Kaitin Allenderen Kaiting in the night ikuskizuna Iruritako Gizarte Bilgunean.
  • Martxoaren 26tik apirilaren 21era Defendatzaileak: Eraldatzen duten emakumeak erakusketa Elizondoko Osasun Zentroan.

Bertizarana eta Malerreka

Doneztebe
  • Martxoaren 7an, 19:30ean, Maylin ostatutik abiatuta, triki-bertso-poteoa Ekhiñe Zapiain eta Saioa Alkaiza bertsolariekin eta Ainhoa Organbide eta Mirari Elorga trikitilariekin.
  • Martxoaren 8an:
    • 11:00etan Malerrekan eta Bertizaranan aliantzak josten kafe tertulia eta txapa tailerra Donezteben.
    • 12:00etan Mendi abesbatzaren kontzertua, Doneztebeko elizako atarian.
    • 13:00etan Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak lelopean elkarretaratzea Doneztebeko biribilgunean. Ondotik bermut girotua.
    • 14:30ean bazkari autogestionatua herriko ostatuan.
    • 10:00etatik 17:15era liburutegian, Etorkizun hobeari begira ihes gela liburutegian. Parte hartzeko lotura honetan sartu.
Eratsun
  • Martxoaren 8an, eguerdian emakumeen bazkaria.
  • Martxoaren 9an, goizean, Etorkizun hobeari begira ihes gela. Apuntatzeko Eratsungo Udalarekin harremanetan jarri.
Urroz
  • Martxoaren 8an, emakumeen bazkaria Oizko ostatuan.
Narbarte
  • Martxoaren 8an, emakumeen afaria Doneztebeko Belarra jatetxean.

Bortziriak

Arantza
  • Martxoaren 8an, 12:00etan elkarretaratzea plazan.
Bera
  • Martxoaren 7an, 18:30ean, pankarta eta lelo lehiaketa Espidobaitan. Ondotik sari banaketa.
  • Martxoaren  8an, 12:00etan bertso poteoa Auzoa ostatuan hasita, Haira Aizpurua eta Ekhiñe Zapiain bertsolariekin.
  • Martxoaren 15ean, 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzako Euskal emakumeen aztarnaren bila ginkana (Martxoaren 11 baino lehen izena eman behar da hemen)
  • Martxoaren 23an, 11:00etan, Berako Kultur Etxean, Gorpuztu: musika, mugimendua eta espresioa ikastaroa Beran Estitxu Mentaberrirekin.
Etxalar
  • Martxoaren 8an, 19:00etan, elkarretaratze musikatua eta giza kate borobila plazan. Ondotik, ostatuetan poteoa.
  • Martxoaren 15ean, 19:00etan, Marie Curieren bizitzari buruzko film proiekzioa Pello Apezetxea Kulturgunean.
Lesaka
  • Martxoaren 8an:
    • 09:00etan Bortzirietako Emakumeen* Mendi Itzulia, Lesakako Plaza Zaharretik abiatuta. 13:00etan salda parte hartzaileentzat eta lekukoa pasatzeko ekitaldia. Lekukoa Arantzari pasatuko diote heldu den urtean bertan eginen baitute itzulia.
    • 14:00etan bazkaria Otxango ostatuan.
    • 18:00etan Baztan-Bidasoa mailako manifestazioa Plaza Zaharretik aterata.
    • Ondotik III. Mundu Gerra taldearen kontzertua.
  • Martxoaren 10etik 25era Defendatzaileak: eraldatzen duten emakumeak erakusketa Lesakako liburutegian, 15:00etatik 20:00etara.

Leitzaldea

Areso
  • Martxoaren 7an, 13:40an, eskolan, LH 4, 5 eta 6ko ikasleek tratu onaren inguruan sortu dituzten koplak kantari.
  • Martxoaren 8an, 12:00etan, elkarretaratzea Plaza Zaharrean.
Leitza
  • Martxoaren 8an, 12:00etan, Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak lelopean manifestazioa plazatik abiatuta. Ondotik, bermuteo feminista.
  • Martxoaren 9an, 11:30ean, eskalada ikastaroa pilotalekuan, Maria Feo Migelarekin.
  • Martxoaren 13an, 18:00etan, Sustraietatik eraldatuz dokumentala Herri Aretoan. Ondotik, solasaldia.
  • Martxoaren 23an, 18:00etan, Hitzen performantzea:rr_6_erre(AH)ala emanaldia Maialen Lujanbiorekin, Atekabeltzen.

Urumealdea

Goizueta
  • Martxoaren 8an, 12:00etan, herriko dantzarien saioa plazan eta segidan, elkarretaratzea.
Arano
  • Martxoaren 8an, 19:00etan, kalejira eta ondoren, emakumeen afaria Kontzejuko tabernan.

Xareta

Sara
  • Martxoaren 8an, 12:30ean, plazan, Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak lelopean elkarretaratzea.
Urdazubi
  • Martxoaren 8an:
    • 17:00etan kalejira herriko trikitilariekin.
    • Plazarat ailegatzean dantza saioa.
    • Ondotik, luntxa Gauiñara elkartean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun