Larreko kulturgunean 09:00etatik 12:00etara harremanean jarriko dira enpresak eta lan baten bila dabiltzanak Senpereko herriak sasoiko enpleguen azoka antolatu du urtarrilaren 25ean, larunbatean, 09:00etatik 12:00etara, Larreko kulturgunean. «Udarako lan bat bilatzen baduzu, horra huts egin behar ez duzun hitzordua!».
Bertsozale Elkartea eta Bortzirietako Bertso Eskola elkarlanean ari dira antolaketan eta sarrerak salgai daude dagoeneko Bertso Eguna 2025eko urtarrilaren 25ean ospatuko dute Lesakan. Bertsozale Elkartea eta Bortzirietako Bertso Eskola elkarlanean ari dira egun osoko egitaraua prestatzen eta bertso jaialdirako nahiz afarirako sarrerak salgai paratu dituzte dagoeneko, bertsosarrerak.eus atarian.
Egitarau zabala prestatu dute Euskal Herri osoko bertsolari eta bertsozaleak bilduko dituen hitzordurako
Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker urteko lehen merkatu ttikia eginen dute urtarrileko azken larunbatean ere, urtarrilaren 25ean, Lesakako Beheko Plazan. 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
Bertsozale Elkarteak eta Bortzirietako Bertso Eskolak elkarlanean antolatu dute, egitarau zabalarekin Bertso Eguna 2025eko urtarrilaren 25ean ospatuko dute Lesakan eta dena prest dute Bertsozale Elkarteak eta Bortzirietako Bertso Eskolak. Egun osoko egitarau zebala prestatu dute eta bertso jaialdirako nahiz afarirako sarrerak agortuak daude.
'Hizkuntza generoa, feminismoa eta euskara elkargunean' hitzaldia izanen da urtarrilaren 25ean, larunbata, Beran. Idurre Eskisabel kazetariak eta Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak eta Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak emanen dute solasaldia. Berako Udalak, Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatu dute solasaldia elkarlanean eta 12:30ean izanen da Beralandetan.
Joseba Irazoki artista beratarrak kontzertua emanen du, larunbatean, hilaren 25ean, Doneztebeko Parrokia 13 dendan 18:00etan. Irazokik iazko urte bukaeran argitaratu zuen 'Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoak II)' diskoa eta horixe aurkeztuko du Donezteben. Emanaldiak aforo librea du, eta debalde izanen da, baina antolatzaileek borondatea bilduko dute.
Aurkeztutako lanekin otsailaren 3tik 8ra erakusketa eginen dute liburutegian eta 250 euroko saria izanen du irabazleak
Erleta eskolako ikasleek ostiral eguerdian eginen dute kalejirarekin hasiko da Leitzan kolore eta umore festa. Ilbeltzaren 24tik 28ra ospatuko dituzte ihauteak eta urteroko osagaiak nahasita, ihaute zaleek izanen dute non gozatua: baserri eta herriko eskea, txaranga doinuak, atsaureak, lagunarteko bazkariak... Ihauteak borobildu eta festa ondorena goxatzeko, Ekain pailazoaren emanaldia antolatu dute ilbeltzaren 29an. (Iazko argazkiak: Pablo Feok eta Sorok utziak).
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.