Otsailaren 13an izanen da ikusgai Leitzako Herri Aretoan, 18:30ean. Ander Iriarte, dokumentalaren zuzendarietako bat, bertan izanen da eta solasaldia eskainiko du dokumentala proiektatu ondoren. Leitzako Udalak antolatu du emanaldia Nafarroako Torturatuen Sarearen laguntzarekin.
Torturararen Aurkako Nazioarteko Eguna da otsailaren 13an, eta Lapaitza Malerrekako eta Bertizaranako Gazte Asanbladak antolatuta, 'Infiltrats' dokumentala emanen dute Donezteben. Emanaldia 19:30ean izanen da zineman.
Lesakako Beti Gazte elkarteak joskintza tailerra antolatu du berriz ere, oraingoan otsailaren 3tik apirilaren 29ra. Kurtso osorako prezioa 15 eurokoa da eta Beti Gazteko bazkideei irekitako ikastaroa da.