Bertako artisauen produktuekin merkatu ttikia izanen dute urtarrileko azken larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 24a, 13:30

Beheko Plazan merkatu ttikia izanen dute larunbat goizean.

Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker urteko lehen merkatu ttikia eginen dute urtarrileko azken larunbatean ere, urtarrilaren 25ean, Lesakako Beheko Plazan. 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun