Inauteriak 2025

Leitzako ihauteak ilbeltzaren 24tik 29ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 23a, 09:00

Leitzako inauteriak ilbeltzaren 24tik 29ra ospatuko dituzte.

Erleta eskolako ikasleek ostiral eguerdian eginen dute kalejirarekin hasiko da Leitzan kolore eta umore festa. Ilbeltzaren 24tik 28ra ospatuko dituzte ihauteak eta urteroko osagaiak nahasita, ihaute zaleek izanen dute non gozatua: baserri eta herriko eskea, txaranga doinuak, atsaureak, lagunarteko bazkariak... Ihauteak borobildu eta festa ondorena goxatzeko, Ekain pailazoaren emanaldia antolatu dute ilbeltzaren 29an. (Iazko argazkiak: Pablo Feok eta Sorok utziak).

Ilbeltzak 24, ostirala

Eguerdi partean, Erleta eskolako ikasleek kalejira eginen dute. 

Ilbeltzak 25, larunbata

14:00etan eskelarien bazkaria eginen dute Aurrera Elkartean. 16:00etan herriko auzoetako eskea eginen dute txistulari eta trikitilariekin. 23:30ean Atekabeltz gaztetxean hasiko da festa eta brindisa eta karaokea eginen dituzte. Ateka Luxury izenpean, luxuzko hotel baten itxura emanen diote aurten gaztetxeari. Bertan bilduko dira ate irekiera ospatzera joandako dirudunak eta soinean zerbait horia eramanen duten erresistentziako kideak.

Ilbeltzak 26, igandea

Leitzako kale nagusian gurdi eta mozorro desfilea eginen dute eguerdian. 12:00 aldera hasiko da eta Incansables txarangak girotuko du. Txutxu trena ere ibiliko da. 14:30ean bazkaria eginen dute eskolako jangelan eta bazkalondoan bingo musikatua eginen dute. Ondoren, Incansables txarangararekin erronda eginen dute. Arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara Txutxu trena ibiliko da berriz ere eta iluntzean, 19:00etatik 21:00etara, musika izanen da karrapean Joxe Mendizabalen eskutik.

Ilbeltzak 27, astelehena

09:00etan Gorriztaran, Arkixkil, Erreka eta Sakulu auzoetako eskea eginen dute txistulariekin eta Incansables txarangarekin. 17:00etan kalejira eginen dute plazatik hasita trikitilariekin eta bukaeran txokolate jana plazan. Karrapean musika izanen da Xaibor DJarekin, 19:00etan 22:00etara.

Ilbeltzak 28, asteartea

09:30ean Erasote auzoan eskea eginen dute herriko txistulariekin. Pilotalekuan puzgarriak jarriko dituzte 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Iluntzean, atsaure kalejira eginen dute, 18:30ean herriko plazatik aterata. Bukatzeko, Muxutruk erromeria taldea ariko da karrapean, 20:00etatik 21:30era eta 23:30etik 01:00era.

Ilbeltzak 29, asteazkena

Ekain pailazoak Arlote bat ikuskizuna eskainiko du Leitzako Herriko Aretoan, 17:00etan .

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun