Goizean mezak izanen dira Endara auzoko baselizan eta arratsaldean musika Plaza Zaharrean, Beti Gazte elkarteak araututako ibilaldia antolatu du aurten ere, binaka edo hirunaka egiteko eta Lesakako Gaztik taldeak ere mendi itzulia antolatu du
Musika eta kantua gustuko dutenek Iruritan izanen dute hitzordua asteburu honetan, Baztan Kantuz ekimena bertan izanen baita igandean, hilaren 19an, 12:00etan. Herriko plazan bilduko dira.
Txokoto tabernak Memoria topaketa zikloa antolatu du ilbeltzean eta hurrengo hitzordua hilaren 19an 12:30ean izanen da, 'Recorridos por la memoria desde el compromiso de dos mujeres. Historias de aquí: Gaztelu y Beartzun' izenpean.
Mejillon Tigre kolektiboak 'Hitz esana' errezitaldia aurkeztuko du igandean, hilaren 19an, Beran. Ane Zubeldiak eta Eider Adeletxk osatzen dute Mejillon Tigre eta ikuskizunean poesia eta musika uztartuko dituzte batez ere. Goldatz talde feministak antolatu du emanaldia eta 18:00etan izanen da Beralandetan.
Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Oihana Maritorena eta Jon Plazaolak Oscarra Oscarrentzat antzerkia taularatuko dute igande honetan, hilaren 19an, Gizarte Bilgunean 18:00etan. Baztango Kultura Zerbitzuak antolatu du Mikel Hernandez antzerkigilearen komediaren emanaldia.
Aurkeztutako lanekin otsailaren 3tik 8ra erakusketa eginen dute liburutegian eta 250 euroko saria izanen du irabazleak
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.
Hilabeteko hirugarren asteburua denez, zinema komertzialari eginen diote tokia Leitzako Herri Aretoan. Urtarrilaren 18an eta 19an, Wicked eta Marco emanen dituzte.