Memoria historikoari buruzko solasaldia izanen da igandean Txokoton

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 16a, 13:00

Txokoto tabernak Memoria topaketa zikloa antolatu du ilbeltzean eta hurrengo hitzordua hilaren 19an 12:30ean izanen da, 'Recorridos por la memoria desde el compromiso de dos mujeres. Historias de aquí: Gaztelu y Beartzun' izenpean.

Solasaldia gaztelaniaz izanen da eta bi emakumek hartuko dute hitza: Blanca Buruscok (Nafarroako Memoria eta Bizikidetzako biktimen arretarako bulegoa) eta Itziar Munarrizek (Erriberri por la Memoria taldea).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun