San Antongo erromeria ospatuko dute igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 15a, 10:00

San Anton egunean eta ondoko igandean jendea bilduko da Endarako baseliza inguruan.

Goizean mezak izanen dira Endara auzoko baselizan eta arratsaldean musika Plaza Zaharrean, Beti Gazte elkarteak araututako ibilaldia antolatu du aurten ere, binaka edo hirunaka egiteko eta Lesakako Gaztik taldeak ere mendi itzulia antolatu du

San Anton eguna ospatuko dute ortziralean Lesakako Endara auzoan ere. Meza aditzera eta ingurua bisitatzera joanen dira zenbait lagun. Mezak 10:00etan eta 11:00etan emanen dituzte. Baina San Anton egunaren ondoko igandea izan ohi da ospakizun handieneko eguna eta aurten ere zenbait ekitaldi antolatu dira.

Beti Gazte elkarteak ibilaldi arautua eta Lesakako Gaztik taldeak mendi itzulia

Igandean 10:00etan eta 11:00etan meza izanen dute San Anton baselizan. Beti Gazte elkarteak araututako ibilaldia antolatu du aurten ere, binaka edo hirunaka egiteko. Plazatik abiatuko dira 08:00etan eta izen-emateak 07:30etik 08:00etara egin daitezke bertan (bazkideek 5 euro, bazkide ez direnek 10 euro). Lehenbiziko bi taldeek saria izanen dute eta kamisetak emanen zaizkie parte-hartzaile guztiei. Helmugan pintxoak ere izanen dira. 08:00etan Lesakako Gaztik taldeak antolatutako mendi itzulia ere abiatuko da San Antonera. 10:00etan Onin Gaitariak taldearen eskutik dianak izanen dira.

Endara auzotik herrigunera jautsita, igande arratsaldean, 17:30ean, Endara Deejaysekin dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean.

Bezperan, larunbatean 12:30ean, San Anton egunaren seinalea eginen du soinulari taldeak ere eta karrikaz karrika ibiliko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun