Abenduaren 31n, Mandoegiko gailurrera igoz borobilduko dute urtea Arainburu Mendi Taldeko kideek. Goizeko zortzietan aterako dira Goizuetako plazatik.
San Silvestre lasterketa antolatu dute abenduaren 31ko arratsaldean eta iaz bezalaxe, adina kontuan hartu gabe, norberak aukeratuko du lasterka egin nahi duen distantzia. Iaz eman zuten aukera hori lehenengoz eta inoizko parte hartzaile kopururik handiena bildu zen, 240 lagun inguru.
Abenduaren 20tik aitzinera Plaza Zaharreko 27an, Marisonean Beti Gazte elkarteak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin egindako erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 20tik aitzinera Plaza Zaharreko 27an, Marisonean (Ordoki altzari denda). Duela egun batzuk argazki saridunak jakinarazi zituen Beti Gaztek.
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.
Neguko erakusketaren inaugurazioa eginen dute abenduaren 14an, larunbatean 18:00etan