Argazki lehiaketako sariak eman ditu Lesakako Beti Gazte elkarteak

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 13a, 14:00

Jerez de la Fronterako Francisco Javier Dominguez Garciaren 'Ez paz descanse' argazki honek irabazi du Beti Gazte elkartearen 2024ko argazki lehiaketa.

Jerez de la Fronterako (Kadiz) Francisco Javier Dominguez Garciaren ‘En paz descanse’ argazkiak lortu du 400 euroko lehen saria

2024ko argazki lehiaketako saridunen berri eman du Lesakako Beti Gazte elkarteak. 56 argazkilarik 156 argazki aurkeztu dituzte aurten lehiaketara eta epaimahaia Doneztebeko Mak Iriarte, Elizondoko Ignacio Zaldua eta Gasteizko Lander Arbina argazkilariek osatu dute.

400 euroko lehen saria Jerez de la Fronterako (Kadiz) Francisco Javier Dominguez Garciaren En paz descanse argazkiak lortu du. Aipatzekoa da joan den urtean bigarren saria eskuratu zuela argazkilari andaluziarrak.

Lehen saria lortu duen argazkia. Argazkia: Francisco Javier Dominguez Garcia.

Bigarren saria, berriz, 300 eurokoa, Puerto de Saguntoko (Valentzia) David Piqueras Apariciorentzat izan da, Delta del Ebro izenburuko argazkiarengatik.

Bigarren saria. Argazkia: David Piqueras Aparicio.

Kirol gaian berriz, Barañaingo Kike Balenzategui Arbizuk irabazi du saria, Calesas de Marcilla argazkiarekin.

Kirol argazki onena. Argazkia: Kike Balenzategui Arbizu

Azkenik, bazkide baten argazkiaren saria Fidel Ordoki Fagoagak irabazi du, Bide Berdea 3 lanarekin. Iaz ere Fidel Ordokik irabazi zuen sari hau.

Bazkide baten argazki onenaren saria lortu du Fidel Ordokiren 'Bide Berdea 3' argazkiak. Argazkia: Fidel Ordoki

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun