Urtea borobiltzeko Mandoegiko kaxkora igotzeko proposamena egin du Arainburu Mendi Taldeak

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 27a, 14:00

Urteroko ohitura bihurtu da abenduaren 31n Mandoegira igotzea.

Abenduaren 31n, Mandoegiko gailurrera igoz borobilduko dute urtea Arainburu Mendi Taldeko kideek. Goizeko zortzietan aterako dira Goizuetako plazatik.

Bost ordu inguruko ibilbide zirkularra osatuko dute eta bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko du. Dagoeneko ohitura bihurtu denez, urteari amaiera emateko brindisa eginen dute tontorrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun