Aske Emakume Taldeak antolatuta, Yolanda Rodríguez Villegas genero indarkerian aditua, historialari feminista eta COMFINeko lehendakaria Donezteben izanen da ortziralean.
Errandonea anai-arrebek 'Beratarrak' argazki liburua aurkeztuko dute ortzirale honetan, urriak 25, Berako kultur etxean, 19:00etan. Oraingo hau argitaratu duten hirugarren argazki bilduma da, eta liburuak dituen 156 orrialdeetan 432 argazki ageri dira, ia den-denak izen eta azalpenekin aberastuak.
‘Coups de couer’ (euskaraz Bihozkadak) izeneko margo erakusketa urriaren 31ra arte izanen da zabalik. Erratzun bizi den katalanak olio pinturako 32 obra bildu ditu Bertizko Natur Parkean ireki duen erakusketan, horietatik 19 inoiz argitaratu gabekoak.
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artean dauden lesakarrek parte hartu ahal izanen dute eta lanak azaroaren 15a baino lehen aurkeztu ahal izanen dira
Euskal pilotaren antzinako irudiak erakusten dituen argazki erakusketa ttikia ireki dute gaur Arizkunenean, urriaren 31ra arte. Nafarroako Artxibo Nagusitik ateratako Carlos Amaten 12 argazki erakusten ditu, 1920an Elizondon, Lekarozen eta Donezteben egindakoak. Kultur Etxeko lehenbiziko solairuan dago ikusgai, astelehenetik ortziralera, 16:30etik 20:00etara.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Urriaren 30ean, berriz, Mugako ahotsak:kontrabandoaren testigantzak dokumentala proiektatuko dute kultur etxean