'Beratarrak' liburua aurkeztuko dute ortziralean Rosa eta Totono Errandoneak

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 23a, 17:00

Rosa eta José Antonio Errandonea anai-arrebak.

Errandonea anai-arrebek 'Beratarrak' argazki liburua aurkeztuko dute ortzirale honetan, urriak 25, Berako kultur etxean, 19:00etan. Oraingo hau argitaratu duten hirugarren argazki bilduma da, eta liburuak dituen 156 orrialdeetan 432 argazki ageri dira, ia den-denak izen eta azalpenekin aberastuak.

10 kapitulutan dago banatuta liburua, eta Fernando Mikelarena idazle beratarrak idatzi du hitzaurrea. Aurkezpen egunean berean erosteko aukera izanen da, eta baita herriko hiru dendatan ere: Agara prentsan, Igone liburu dendan eta Iturlandetako estankoan. 

Beratarrak liburuaren aitzinetik, Bera, herri bat unez une eta Bera, baserriz baserri argazki liburuak argitaratu dituzte anai-arrebek, eta argazkiak oinarri hartuta hainbertze erakusketa ere eginak dituzte dagoeneko.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun