Urria ekitaldiz betea etorriko da aurten ere Urdazubirat eta horren lekuko da bertze urte batez ospatuko den Burgete arrazako zaldien feria eta lehiaketa. Aurten hamahirugarren edizioa beteko du eta urriaren 6an ospatuko da. Urteroko gisan animalia ederrak ikusteko aukera izanen da herrian, Urdazubiko Udalak eta Ascana elkarteak antolatua.
Goizuetako Kultur Taldeak udazkenari hasiera emateko antzerki emanaldia antolatu du. Evaren alabak antzerki taldearen eskutik Ring antzezlanaz gozatzeko aukera izanen dute Udaletxeko Ganbaran 18:30etik aurrera.
‘Coups de couer’ (euskaraz Bihozkadak) izeneko margo erakusketa urriaren 31ra arte izanen da zabalik. Erratzun bizi den katalanak olio pinturako 32 obra bildu ditu Bertizko Natur Parkean ireki duen erakusketan, horietatik 19 inoiz argitaratu gabekoak.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Urriaren 30ean, berriz, Mugako ahotsak:kontrabandoaren testigantzak dokumentala proiektatuko dute kultur etxean