Portaera matxistak eta bortitzak aldatzeko indarkeria erabili daiteke? Helburuak edozein ekintza justifikatzen du? Galdera horiek luzatzen ditu Evaren alabak konpainiak Ring antzezlanean.
Proiektu honek proposamen dibertigarri eta arriskutsua dakar, gizartearen aurrerapena eta balio demokratikoak eskatzen dituena. Antzezlanak arazo bat aurkezten du: batetik, gure diskurtso feministaren eta gure jokabidearen artean ditugun kontraesanak eta emakumeen gorputzaren gaia, zeinak balio sistema zehatz batetik zahartzaroa, loditasuna edo inperfekzioa baztertzen dituen zapalkuntza jasan duena. Eta bestetik, portaera matxistak eta bortitzak aldatzeko indarkeria erabili behar den ala ez. Horrela antzezlan bizia, kritikoa eta aktiboa sortzen da bere buruaz hitz egiten duena, autoerrepesentazio bat ematen delako eta hartara, beste pieza baten barruan dagoen pieza bat eratzen da.