Etxalarko Larraburua elkarteak, bi ekitaldi antolatu ditu aste honetarako. Hilaren 20an, asteazkenean 16:30ean Larraburuan, Ixiar Anduezak osasuntsu jatearen inguruko hitzaldia emanen du. Hilaren 23an, larunbatean 18:00etan Bortziriak Dantzan frontoian izanen da, Baztango fanfarrearekin.
Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Pertsonak gara programaren lehen blokearen barrenean martxoaren 20an, asteazkenean 17:30ean Ama Lurraren Sekretuak ipuin kontaketa izanen da Sunbillako udaletxeko ganbaran.
Martxoan eginen dute eta izena emateko epea otsailaren 29an bukatuko da. Lesakako Beti Gazte elkarteak joskintza tailerra antolatu du berriz ere, oraingoan martxoaren 4an hasi eta hilabete batez. Kurtso osorako prezioa 5 eurokoa da eta Beti Gazteko bazkideei irekitako ikastaroa da.