Osasuntsu jatearen inguruko hitzaldia izanen dute martxoaren 20an Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 18a, 20:00
Ixiar Anduezak emanen du hitzaldia asteazken arratsaldean Larraburuan.

Etxalarko Larraburua elkarteak, bi ekitaldi antolatu ditu aste honetarako. Hilaren 20an, asteazkenean 16:30ean Larraburuan, Ixiar Anduezak osasuntsu jatearen inguruko hitzaldia emanen du. Hilaren 23an, larunbatean 18:00etan Bortziriak Dantzan frontoian izanen da, Baztango fanfarrearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun