Berako Barraskilo Gazte Taldeak antolatuta, lehenengoz frontenis txapelketa eginen dute larunbatean Beran. 09:30ean paratu dute hitzordua Eztegarako frontoian, eta goizean izanen dira partidak.
Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute larunbatean, otsilaren 24an, Lesakako Beheko Plazan. 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da. «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
Bihotzaren bideko kantu topaketa dela eta, Etxalarko Pello Apezetxea Kulturgunean otsailaren 24an, larunbatean 11:00etatik 14:00etara biltzeko deia luzatu dute. «Ahots, hizkuntza eta adin guztiak», edonor ongi etorria izanen da eta instrumentuak eramateko aukera ere bada.
Otsailaren 24an, larunbatean, Ignazio Bergara goizuetarraren gutunak. Arranbide (Arano) eta Elama (Artikutza). 1787-1811. Edizioa eta Hizkuntza Azterketa liburua aurkeztuko dute Goizuetako Herriko Etxeko ganbaran. Aurkezpena 11:00etan hasiko da eta Juan Joxe Zubiri eta Patxi Salaberri egileak bertan izanen dira.
Nafarroako Bertsozale Elkartearen 40. Urteurreneko ospakizun besta otsailaren 24an eginen dute Baztanen, Lekarozko Larraldea sagardotegian. Larunbatean 13:45ean eginen dute ekitaldia. 14:00etan kupelarteko bertso saioa eta 14:30ean bazkaria. Bazkalondoa musikaz lagundua izanen dute.
Omordian jokatuko dute eta bikote irabazleak 500 euroko saria izanen du eta finalistak 250 euro
Omordian jokatuko dute eta bikote irabazleak 500 euroko saria izanen du eta finalistak 250 euro
‘Hitzak eta itzalak’ goiburupean Larraldean eginen dute
Zine komertzialetan aurkeztuko dute filma aste honetan, Iruñean ortzegunean eta estatu mailan ortziralean
Berako Kataku Kultur Elkarteak bi kontzertu antolatu ditu iganderako, otsailaren 25erako. 18:00etan hasita, Elle Belga eta Modesto New House ariko dira Berako Kultur Etxean. Sarrera debalde izanen da.
Hondarribiko Xatz Eskifaia ahotz zurien abesbatzak kontzertua emanen du larunbatean Berako Kultur Etxean. Berako Abesbatzak antolatu du emanaldia eta 19:00etan izanen da.
Azken urteetan bezala, Arbolaren Eguna ospatzeko asmoa du aurten ere Lesakako Beti Gazte elkarteak. Lesakako udalaren, Irain eskola publikoaren eta Tantirumairu ikastolaren laguntza du ekitaldi hau antolatzeko.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |