Nafarroako Bertsozale Elkartearen 40. urteurrena otsailaren 24an ospatuko dute Lekarozko Larraldea sagardotegian

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 14a, 18:00

Ekhiñe Zapiain beratarra ariko da kupelarteko saioan, Bittor Elizagoien eta Julio Sotorekin batera.

Nafarroako Bertsozale Elkartearen 40. Urteurreneko ospakizun besta otsailaren 24an eginen dute Baztanen, Lekarozko Larraldea sagardotegian. Larunbatean 13:45ean eginen dute ekitaldia. 14:00etan kupelarteko bertso saioa eta 14:30ean bazkaria. Bazkalondoa musikaz lagundua izanen dute.

Informazio gehiago eta sarrera salmenta www.bertsozale.eus/nafarroa webgunea, 40 euroren truke. Kupel arteko bertso saioan Bittor Elizagoien, Ekhiñe Zapiain eta Julio Soto bertsolariak ariko dira. Bazkalondoan, berriz, Hor gu! taldeak paratuko du musika.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun