Ignazio Bergara goizuetarraren gutunak hizpide izanen dituzte larunbatean Herriko Etxeko ganbaran

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 22a, 13:00

Jendetza bildu zen Minondori buruz argitaratu zuten lehenbiziko liburuaren aurkezpenean. Argazkia: Felix Loiarte

Otsailaren 24an, larunbatean, Ignazio Bergara goizuetarraren gutunak. Arranbide (Arano) eta Elama (Artikutza). 1787-1811. Edizioa eta Hizkuntza Azterketa liburua aurkeztuko dute Goizuetako Herriko Etxeko ganbaran. Aurkezpena 11:00etan hasiko da eta Juan Joxe Zubiri eta Patxi Salaberri egileak bertan izanen dira.

Joan den urteko abenduaren kaleratu zuten liburua Patxi Salaberri Zaratiegik, Juan Jose Zubiri Luxanbiok eta Iker Salaberri Izkok. Euskaltzaindiak editatu eta Nafarroako Gobernuaren laguntza izan dute lana osatzeko.

2019an Paskualuzenea etxeko kutxa batean topatu zituzten Ignazio Bergara eta Jose Ramon Minondo olagizonen arteko izkribuak konparatzen dituzte liburuan.  368 gutunen transkripzioak zehatz eta zorrotz aztertu dituzte egileek eta nabarmendu dute,

Hiztegiaren atala luzea da eta kontuan hartzekoa, gutxi ezagutzen den burdinolen inguruko lexikoaren erakusleiho aparta baita. Onomastikari eskainitako atalean ere interes handiko lekukotasunak ageri dira. Testuen transkripzioak, salbuespenak salbuespen eta zailtasunak zailtasun, grafia modernora egokitzen saiatu dira, gaur egungo irakurlearentzako egokituak. Dena den, originalak bere horretan irakurri ahalko dituzte irakurleek liburuarekin batera banatzen duten USB txartel baten bidez. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun