Sarako Izarra errugbi taldeak mus txapelketa antolatu du otsailaren 24an Omordian. Irabazleek 500 euroko saria irabaziko dute eta finalistek 250 euro. Bertze sari ainitz ere izanen dira.
Txapelketa otsaileko azken larunbatean 14:00etan hasiko da eta Izen-ematea 13:00etan egin daiteke Omordian edo aitzinetik, 06 43 42 80 61 telefonora deituz edo Instagram bidez. Jokalari bakoitzak 12 euro ordaindu beharko du. Sala berotua izanen da eta taloak eta edariak ere banatuko dituzte.