Bi kategoriatan lehiatuko dira parte hartzaileak. Alde batetik, helduak, 2009an baino lehen jaiotakoak, eta bertzetik gazteak, 2009an edo ondotik jaiotakoak. Helduek bortz euro ordaindu beharko dituzte txapelketan parte hartzeko eta gaztek, aldiz, doan izanen dute. Ordainketa egunean berean egin beharko da.
Parte hartzaileek aitzinetik izena eman beharko dute galdetegi hau betez ortzegunera arte, hilaren 22ra arte. Bikote bakoitzak galdetegi bana bete beharko du.
Partidak teniseko pilotekin jokatuko dituzte, eta antolakuntzak eramango ditu. Gainera, irabazleentzako sariak ere izanen dira.