Sarako Izarrak antolatutako mus txapelketa otsailaren 24an jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 7a, 08:00
Sarako Izarra errugbi taldearen aldeko mus txapelketa jokatuko dute Omordian otsailaren 24an.

Omordian jokatuko dute eta bikote irabazleak 500 euroko saria izanen du eta finalistak 250 euro

Sarako Izarra errugbi taldeak mus txapelketa antolatu du otsailaren 24an Omordian. Irabazleek 500 euroko saria irabaziko dute eta finalistek 250 euro. Bertze sari ainitz ere izanen dira.

Txapelketa otsaileko azken larunbatean 14:00etan hasiko da eta Izen-ematea 13:00etan egin daiteke Omordian edo aitzinetik, 06 43 42 80 61 telefonora deituz edo Instagram bidez. Jokalari bakoitzak 12 euro ordaindu beharko du. Sala berotua izanen da eta taloak eta edariak ere banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun