Emilio de Lindek sortu zuen abesbatza 1985ean, eta 2015etik Amaia Aldalur da bertako zuzendaria. Abesbatza, Hondarribiko Eskifaia Abesbatzako kidea ere bada, eta hainbatetan abesten du herrian egiten diren ekitaldietan.
Xatz Eskifaiak gainera, garrantzia berezia ematen dio kontzertuetarako osatzen duen errepertorioari, mimoz eta koherentziaz osatzen baitu aldiro.