Herriko Etxeko ganbaran 17:30an hasiko da emanaldia. Magia, antzerkia eta txotxongiloak tartekatzen dituen ikuskizuna da, kutsadurak naturan duen eraginaz hitz egiten duena.
Igandean, azaroaren 19an, gaiarekin lotutako bertso saioa eta bakarrizketa izanen dira Arizkuneneko sabaian 18:30ean
Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek, Berdintasun Batzordearekin elkarlanean, Menopausia eta klimaterioa ekintza zikloa antolatu dute azaroan. Hilaren 19an, igande honetan, honi buruzko bertso saioa eta bakarrizketa izanen dira Arizkuneneko sabaian 18:30ean.
Joan den urtean utzi zuen Sonia Lopezek Baztango Liburutegi Publikoa erretiroa hartzeko, eta bizitza osoa liburuen artean pasatuta, horri buruzko solasaldia emanen du igande honetan Txokoto tabernan 19:30ean. Gaur egungo liburuzaina den Idoia Sobrinok gidatuko du saioa eta bertzeak bertze, bizitako esperientziak eta liburutegiaren bilakaera izanen dute solasgai.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Ikustekoa baino, entzutekoa izanen da bihar hasi eta abenduaren 3an Berako Labiaga ikastolako Areto Nagusian egonen den erakusketa. Xabier Erkizia soinu artistak 'Zaratak ez du izenik' izeneko erakusketa paratuko du. Erakusketa larunbatetan eta igandetan ikusten ahal da 16:00etatik 20:00etara.
El rey de los cowboys eta La contadora de peliculas filmak proiektatuko dituzte Herri Aretoan azaroaren 18an eta 19an
Lesakako Koskontako bideo udal aretoan eginen dituzte lau saioak eta izena eman daiteka azaraoren 2ra arte