Hilabeteko bigarren asteburua izanik, zinema klasikoak eta komertzialak, biek izanen dute tokia Herri Aretoko programazioan. Zaharrak berri zine zikloari segida emanez, Buster Keaton zuzendariaren El rey de los cowboys filma proiektatuko dute. Larunbatean, azaroaren 18an, jatorrizko bertsioan eskainiko dute eta igandean, azaroaren 19an, gaztelaniaz. Bi emanaldiak 17:00etan hasiko dira. Horren ondotik, 19:30ean, urri bukaeran estreinatu duten La contadora de peliculas filma ikusteko aukera izanen da gaztelaniaz. Lone Scherfig zuzendariaren komedia dramatikoa da.
Saioetarako sarrerak aldez aurretik erosteko aukera izanen da kulturaleitza.eus webgunean: 17:00etako saiorako sarrera lau eurotan eta 19:30eko saiokoa bost eurotan eskura daiteke. Egunean bertan lehiatila saioa hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dute eta sarrerak bost eta sei euro ordaindu beharko dituzte, hurrenez hurren.