Liburuzaintzari buruz solastatuko da Sonia Lopez igandean Elizondoko Txokoto tabernan

Ttipi-Ttapa 2023ko azaroaren 16a

Joan den urtean utzi zuen Sonia Lopezek Baztango Liburutegi Publikoa erretiroa hartzeko, eta bizitza osoa liburuen artean pasatuta, horri buruzko solasaldia emanen du igande honetan Txokoto tabernan 19:30ean. Gaur egungo liburuzaina den Idoia Sobrinok gidatuko du saioa eta bertzeak bertze, bizitako esperientziak eta liburutegiaren bilakaera izanen dute solasgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun