Lesakako Tantirumairu ikastolak 50. Ikasturtea abiatu du aurten eta horrekin batera, Intxaurrenea eraikin berrian ere hasiak dira Haur Hezkuntzako ikasleak. Horiek biak ospatuz, ospakizuna izanen dute urriaren 21ean. Egun horretako bazkarirako txartelak ere salgai paratu dituzte eta larunbatean bukatuko da horiek eskuratzeko epea.
Lesakako Tantirumairu ikastolak 50. Ikasturtea abiatu du aurten eta horrekin batera, Intxaurrenea eraikin berrian ere hasiak dira Haur Hezkuntzako ikasleak. Horiek biak ospatuz, ospakizuna izanen dute urriaren 21ean. Egun osoko egitarau zabala prestatu dute larunbaterako.
Lurraren Egunaren bezperan, urriaren 21ean eginen dute Lizuniagako Igoeraren XLII. edizioa. Helduntzako lasterketaz gain, haurrentzako krosa ere eginen dute.
Urriaren 7an hasi zen Iruritan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 46. edizioa. Hiru final laurden jokatu dituzte orain arte, eta larunbatean, hilaren 21ean Leitzako Herri Aretoan jokatuko dute fase honetako azken saioa. 17:30ean hasiko da saioa.
Leitzako Herri Aretoan, 17:30ean hasiko da saioa. Ander Aranburu izanen da gai-jartzailea eta Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Bittori Elizalde Soto, Endika Legarra Nuin, Saats Karasatorre Martinez eta Fernando Ziganda Urdanpilleta ariko dira kantuan. Irabazleak zuzenean eskuratuko du finalaurrekoetarako txartela, eta hurrengo fasera sailkatuko diren hemezortzi bertsolarien izenak ere saioa bukatutakoan jakinaraziko dituzte. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke.
Altxata kultur elkarteak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak elkarlanean Etxalarko Kultur egunak antolatu dituzte aurten ere. Urriaren 21ean, larunbatean 19:00etan Auzolangiltza dokumentalaren aurkezpena eginen dute Pello Apezetxea Kultur Etxean. Iker Iriarte eta Pablo Dendaluzeren lan honetan, etxalartarrek ere parte hartu dute.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da
Erratzun bizi den Diana Iniesta Benedicto margolariaren Just light (Argia soikik) olio margoen erakusketa zabalik dago Bertizko Jaurerriko Natur Parkean eta urrian bisita daiteke, parkearen ordutegian.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Ikustekoa baino, entzutekoa izanen da bihar hasi eta abenduaren 3an Berako Labiaga ikastolako Areto Nagusian egonen den erakusketa. Xabier Erkizia soinu artistak 'Zaratak ez du izenik' izeneko erakusketa paratuko du. Erakusketa larunbatetan eta igandetan ikusten ahal da 16:00etatik 20:00etara.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |