Larunbatean jokatuko dute Leitzan Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 18a, 10:30
2021eko txapelketan ere Leitzan jokatu zuten txapelketako saioetako bat.

Urriaren 7an hasi zen Iruritan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 46. edizioa. Hiru final laurden jokatu dituzte orain arte, eta larunbatean, hilaren 21ean Leitzako Herri Aretoan jokatuko dute fase honetako azken saioa. 17:30ean hasiko da saioa.

Leitzako saioan kantuan izanen dira Bittori Elizalde Soto, Endika Legarra Nuin, Eneko Lazkoz Martinez, Fernando Ziganda Urdanpilleta, Saats Karasatorre Martinez eta Josu Sanjurjo Alzuri Lesakako bertsolaria. Ander Aranburu Arriola ariko da gaiak jartzen.

Leitzako saioan erabakiko da zein 18 bertsolari ariko dira kantuan finalaurrekoetan. Oraingoz, Iruritako saioa irabazi zuen Sarai Roblesek, Vianako saioko txapeldun Julio Sotok eta Uharteko irabazle Joanes Illarregik lortu dute hurrengo faserako txartela. Leitzako irabazlea ere zuzenean sailkatuko da hurrengo fasera, eta puntuazioaren arabera bertze 14 bertsolari sailkatuko dira.

Leitzako saiorako zein gainerako saioetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun