Udazkeneko kultur egunak hasteko ‘Auzolangiltza’ dokumentala aurkeztuko dute urriaren 21ean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 19a, 12:00

Etxalartarrek ere parte hartu dute Iker Iriarte eta Pablo Dendaluzeren 'Auzolangiltza' dokumentalean. Argazkian, apirilaren 22an Etxalarren egin zuten grabaketako irudia.

Altxata kultur elkarteak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak elkarlanean Etxalarko Kultur egunak antolatu dituzte aurten ere. Urriaren 21ean, larunbatean 19:00etan Auzolangiltza dokumentalaren aurkezpena eginen dute Pello Apezetxea Kultur Etxean. Iker Iriarte eta Pablo Dendaluzeren lan honetan, etxalartarrek ere parte hartu dute.

Azaroaren 11n, 19:00etan, Sahatsa dantza taldearen emanaldia izanen da frontoian. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun