Ireki dute Lizuniagako Igoeran izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 7a, 10:00

Parte hartzaileek 4,9 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

Lurraren Egunaren bezperan, urriaren 21ean eginen dute Lizuniagako Igoeraren XLII. edizioa. Helduntzako lasterketaz gain, haurrentzako krosa ere eginen dute.

Izena emateko epea irekia da dagoeneko, esteka honen bidez, Whatsappez 626 30 94 38 zenbakira idatzita  zein egunean bertan egin daiteke. Inskripzioa eguna baino lehenago egiten dutenek, 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta egunean bertan egiten dutenek 10 euro. Gehienez 150 parte hartzaileren muga ezarri dute.

Lasterketa 17:00etan hasiko da Iamotenean, eta 4,9 kilometroko luzera izanen du Lizuniagako gainera arte. 

Ohiko sariez gain, denbora hobetzen dutenentzako 150 euroko saria izanen da. Gizonezkoen kategorian errekorra Chakib Lagcharrek ezarri zuen 2019an 15.55 ko denbora eginda. Emakumeen kasuan, aldiz 2021ean ezarri zuen Majida Maayoufek 18.30eko denborarekin. 

Helduen lasterketaren aitzinetik, 15:30ean haurrentzako krosa izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun