«Estatu israeldarraren erasoen aurrean, herri palestinarrari elkartasuna» adierazi nahi diote Goizuetan, eta hala, gaur arratsaldean, elkarretaratzea eginen dute herriko plazan. Palestina askatu eta Israeli boikot lelopean 19:00etan elkartuko dira.
Jacques Chauvin bioespeleologoak mintzaldia eginen du eta lezearen esplorazio labur batekin segituko dute ortziralean 19:00etan hasita
Savon Noir konpaniak plazaraturiko À l’horizon la mer antzezlana aurkeztuko dute urriaren 20an, ortziralean 19:00etan Senpereko Larreko kultur aretoan. Frantsesez emana den ikusgarrian, nortasun handiko bi emazteren harremanak nabarituak dira, batak ez jakin bere amatasuna nola asumitu eta bertzeak, aldiz, lagundu nahi erronka horretan.
Urriaren 15a Landa Eremuko Emakumearen Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren harira, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak Jon Abril Olaetxea idazle beratarra Arantzara gonbidatu du Isildutako Eskuak, Emakume langileak gerra ondoko Euskal Herrian bere liburua aurkezteko. Hitzordua bihar, ortziralea, 19:00etan egin dute Arantzako liburutegian.
Zaintza eskubide kolektiboaren alde, mugimendu feministak greba feminista orokorra eginen du azaroaren 30ean. Greba antolatzeko lanean ari dira, eta tartean, ortziralean, urriaren 20an, bilera mistoa eginen dute Beralandetan 19:30ean.
Elizondoko Txokoto tabernak eskaintza kultural zabala prestatu du udazkenerako, eta gaur ere izanen de zer ikusi eta aditu. Ramada Inn talde oñatiarrak rock kontzertua emanen du ortziralean 22:00etan, eta sarrera debalde izanen da.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da
Erratzun bizi den Diana Iniesta Benedicto margolariaren Just light (Argia soikik) olio margoen erakusketa zabalik dago Bertizko Jaurerriko Natur Parkean eta urrian bisita daiteke, parkearen ordutegian.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena