Savon Noir konpainiaren 'À l'horizon la mer' antzezlana urriaren 20an aurkeztuko dute Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 18a, 20:00

Bi emazteren harremanak taularatuko ditu Savon Noir konpainiaren 'À l'horizon la mer' antzezlanak.

Savon Noir konpaniak plazaraturiko À l’horizon la mer antzezlana aurkeztuko dute urriaren 20an, ortziralean 19:00etan Senpereko Larreko kultur aretoan. Frantsesez emana den ikusgarrian, nortasun handiko bi emazteren harremanak nabarituak dira, batak ez jakin bere amatasuna nola asumitu eta bertzeak, aldiz, lagundu nahi erronka horretan.

Ikuskizuna dohainik eskainia da ortziralean 19:00tan Larrekon, haatik nahi dutenek diruztatu beren parte hartzea ongi etorria izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun