Igande honetan, ekainaren 4an ospatuko dute Trinitate Eguna Mendaurren. Iturenen egun horretan bazkaria egiteko ohitura dute eta bazkarira apuntatzeko azken eguna ekainaren 1a, ortzeguna izanen dute, Iturengo Herriko Ostatuan eta Gozatzen dendan. Apuntatzeko 10 euro ordaindu beharko dira. Epez kanpo apuntatuz gero, 5 euro gehiago paratu beharko dira.
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Ekaineko lehen asteburuan ekitaldiz betetako egitaraua antolatu du Altxata elkarteak urteurrena ospatzeko. Gasna eta Artisau Feriaren 30. edizioa eginen dute asteburu honetan.
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Aurtengo jardunaldiaren helburua herritarrak plastikoek sortutako kutsaduraren inguruan sentsibilizatzea da
Maiatzaren 26an Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketarekin hasi eta ekainaren 5eko ogi tailerra bitarte, egunero-egunero izanen da ekitaldiren bat