Trinitate Eguna ospatuko dute ekainaren 4an

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 30a, 19:00
Beti bezala, jendetza bilduko da Mendaurko baseliza inguruan, Trinitate Egunaren harira.

Igande honetan, ekainaren 4an ospatuko dute Trinitate Eguna Mendaurren. Iturenen egun horretan bazkaria egiteko ohitura dute eta bazkarira apuntatzeko azken eguna ekainaren 1a, ortzeguna izanen dute, Iturengo Herriko Ostatuan eta Gozatzen dendan. Apuntatzeko 10 euro ordaindu beharko dira. Epez kanpo apuntatuz gero, 5 euro gehiago paratu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun