Etxalarko Sute elkartearen urteko batzar orokorra eginen dute Pello Apezetxea Kultur Etxean urtarrilaren 28an, larunbatean 10:00etan. Suak itzaltzeko pala bereziak, berriz, Zamudieneko bordan, Iturraldeko bordan, Arrineko bordan, Tolareko bordan, Goienetxegaraian eta Maisterreneko bordan daudela gogorarazi dute.
Beti Gaztek antolatuta larunbatean 10:00etan hasita eginen dute elkartearen egoitzan
Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute larunbatean, urtarrilaren 28an, Lesakako Beheko Plazan. 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da. «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
Bortzirietako bortz herrietako talde feministek antolatuta, emakumeen* bertso bazkari feminista eginen duten urtarrilaren 28an Berako Zalain jatetxean. Oihana Iguaran eta Ekhiñe Zapiain ariko dira bertsotan, Iratxe Muxikak jarritako gaiei erantzunez.
Musikeneko ikasleek osatutako The Hardbop Academy Next Gen taldeak joko du larunbatean 19:00etan hasita, tartean Xabier Arriola lesakarra dela
Larunbatean 20:00etan izanen da bilera
Alfio Origlio pianista aparta eta Célia Kameni kantaria, bertze zenbait musikarirekin ariko dira Larrekon 20:30ean hasita
Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.
Ostiralean eskolako inauterietako festa eta herriko eskea egingo dituzte eta larunbatean baserrietako eskea, karroza desfilea eta herri afaria
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |