Igantziko Biltokiko batzar orokorra eginen dute ilbeltzaren 28an

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 26a, 20:00
Igantziko Biltokiko urteko batzarra eginen dute larunbat arratsean.

Larunbatean 20:00etan izanen da bilera

Igantziko Biltokiko batzar orokorra ilbeltzaren 28an eginen dute. Larunbatean 20:00etan hasita, junta aldaketa, urteko ekintzak, 2022. urteko kontuak eta bazkideen alta eta bajak aztertuko dituzte. Ondotik, beti bezala, bertze gaiak jorratzeko aukera izanen dute bazkideek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun