Mairu jantziaren joskintza tailerra eginen dute Lesakan urtarrilaren 28an

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 26a, 09:00
Mairuak Lesakako inauterietan. Jantziak josten ikasteko tailerra eginen dute larunbat goizean Beti Gazte elkartearen egoitzan.

Beti Gaztek antolatuta larunbatean 10:00etan hasita eginen dute elkartearen egoitzan

Inauteriei begira, mairu jantziaren joskintza tailerra antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak urtarrilaren 28an, larunbatean 10:00etan hasita elkartearen egoitzan, Beheko Plaza 9an. Mairu mozorroa egin nahi eta nola egin ez dakien guztiarentzat tailer irekia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun