Etxalarko Sute Elkartearen urteko batzarra urtarrilaren 28an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 26a, 08:00

Suak itzaltzeko pala bereziak zenbait baserritan banatuak daude.

Etxalarko Sute elkartearen urteko batzar orokorra eginen dute Pello Apezetxea Kultur Etxean urtarrilaren 28an, larunbatean 10:00etan. Suak itzaltzeko pala bereziak, berriz, Zamudieneko bordan, Iturraldeko bordan, Arrineko bordan, Tolareko bordan, Goienetxegaraian eta Maisterreneko bordan daudela gogorarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun