Jazz kontzertu bikaina izanen dute larunbatean Senperen ere

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 26a, 15:00

CĂ©lia Kameni kantaria eta Alfio Origlio pianista ariko dira larunbat arratsean Senpereko Larrekon.

Alfio Origlio pianista aparta eta Célia Kameni kantaria, bertze zenbait musikarirekin ariko dira Larrekon 20:30ean hasita

Urtarrilaren 28an, larunbatean 20:30ean, gaitzeko ikusgarria eskainiko dute Larreko antzokian, Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak antolaturik. Jazz eta Pop song musikarekin, goi-mailako kontzertuan parte hartuko dute Alfio Origlio pianista apartak eta Célia Kamenik, jazz munduan den kantarietan hoberenetako batek.

Hauei uztartuko zaizkie bi musikari, Rémi Vignolo kontrabaxuan baita Zaza Desiderio baterian ere. Bertzeak bertze, Stevie Wonder, U2, Gregory Porter, Seal eta Jeanne Moreau-ren obrak eskainiko dituzte. Musika eta kantuz gozatu, erreserbak, www.cultureetpatrimoinesenpere.fr webgunean, Euskal herriko turismo bulego guzietan baita sarreran bertan, aski goiz etorriz. Prezioa 20 euro, 18 urtez beheitikoek 10 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun