Jazz kontzertu berezia emanen dute urtarrilaren 28an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 26a, 10:00
The Hardbop Academy Next Gen taldeko kideak, tartean, Xabier Arriola lesakarra dela.

Musikeneko ikasleek osatutako The Hardbop Academy Next Gen taldeak joko du larunbatean 19:00etan hasita, tartean Xabier Arriola lesakarra dela 

The Hardbop Academy Next Gen taldeak kontzertua emanen du urtarrilaren 28an, larunbatean 19:00etan Harriondoa kultur etxean. Sarrerak 5 eurotan salgai daude. Ibilbide luzeko Francesc Capella pianista eta konpositoreak zuzenduta, Musikene Euskadiko Goi Mailako Musika Zentroko hirugarren mailako talentu gazte talde honek, 50 eta 60ko hamarkadetako Hardbop klasikoetan oinarritutako errepertorioa eskainiko du. Errepertorioaren barrenean Xabier Arriola lesakarraren jatorrizko konposizio bat dago eta tronpeta eta fliskornoa joko du Arriolak.

Arriolarekin batera, Ander Caro (tronboia), Rodrigo Lauroba (saxo tenorra), Nico Alvear (gitarra), Jorge Luengo (baxu elektrikoa), Eneko Arbea (bateria) eta Francesc Capella (pianoa) ariko dira.

Francesc Capella zuzendari eta pianista.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun