Egun osoko egitaraua antolatu dute Agerra Mendi Taldeak, Manttale Mendi Lasterketa Taldeak eta Artxila Eskalada Taldeak. Goizean, eskalada tailerra izanen da, eta arratsaldean kronoigoera, mendi irteera, merienda eta dokumentalaren emanaldia.
Hilabeteko bigarren larunbateroko gisan, urtarrilaren 14an, larunbatean, bertako ekoizleen merkatua eginen dute Beran. Eguraldi onarekin Beralandeta kanpoaldean eginen dute, eta txarra baldin bada barrenean.
Mozorro besta sumatzen hasia da bazterretan, eta ohi bezala, Eratsunen izanen dira inauterien lekukoa hartzen aurrenekoak. Urtarrilaren 14an ospatuko dituzte. Larunbat eguerdian bazkaltzeko bilduko dira, arratsaldean etxez etxe kalejira eginen dute bertsolariekin eta gauean afaria izanen dute musikariekin. Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariak gonbidatu dituzte eta akordeoilaria Beñat Mitxelena izanen dute.
Mozorro besta sumatzen hasia da bazterretan, eta ohi bezala, Eratsunen izanen dira inauterien lekukoa hartzen aurrenekoak. Urtarrilaren 14an ospatuko dituzte. Eguerdian bazkaltzeko bilduko dira, arratsaldean etxez etxe kalejira eginen dute bertsolariekin eta gauean afaria izanen dute musikariekin. Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariak gonbidatu dituzte eta akordeoilaria Beñat Mitxelena izanen dute.
Sarako Etxola gaztetxeko bizkar besta eginen dute urtarrilaren 14an, larunbatean.
Joan den urte hondarrean eman zioten hasiera Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketari eta otsailaren 26ra arte, herriz herriko kanporaketak jokatuko dituzte. Dagoeneko Elizondon eta Oronoz-Mugairin egin dituzte, larunbat honetan Donamariak hartuko du lekukoa eta urtarrilaren 28an eta otsaileko hiru larunbatetan Leitzan jokatuko dituzte kanporaketak.
Leitzako Atekabeltz Herriguneak antolatua, Amorantek kontzertua emanen du heldu den larunbatean 22:30ean. Sarrerak egunean bertan eta aldez aurretik Torrean erosten ahalko dira bortz euroren truke.
Lesakari buruzko lanak dira eta Zialdo ostatuan ikus daitezke urtarrilaren 20ra arte
Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 20an bukatuko da eta aurkeztutako lanekin hilaren 23tik 27ra erakusketa eginen dute liburutegian
Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |