Bertako ekoizleen merkatua eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 12a, 18:00

Hilabeteko bigarren larunbateroko gisan, urtarrilaren 14an, larunbatean, bertako ekoizleen merkatua eginen dute Beran. Eguraldi onarekin Beralandeta kanpoaldean eginen dute, eta txarra baldin bada barrenean. 

Merkatuan eskualdeko ekoizleak egoten dira, gasna, eztia, ukenduak, arroltzeak... saltzen. Merkatuak ekoizleekin zuzeneko harremana izateko aukera ematen du, beraien produktuei buruz, lan egiteko moduari buruz... lehen pertsonan mintzatu ahal izateko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun