Atekabeltz Herriguneak Amoranteren kontzertua antolatu du ilbeltzaren 14an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 8a, 09:00
Argazkia: barren.eus

Leitzako Atekabeltz Herriguneak antolatua, Amorantek kontzertua emanen du heldu den larunbatean 22:30ean. Sarrerak egunean bertan eta aldez aurretik Torrean erosten ahalko dira bortz euroren truke.

Antolatzaileek adierazi dutenez, «Iban Urizar musikari elgoibartarraren proiektua da Amorante, eta one man band bezala ezagutzen den formatuan aritzen da: bakarlari gisa, musika-tresna desberdinekin eta looperrarekin zuzenean sortuz». Edozein zalantzarako, 648 651 709 telefono zenbakia paratu dute eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun