Mozorro besta sumatzen hasia da bazterretan, eta ohi bezala, Eratsunen izanen dira inauterien lekukoa hartzen aurrenekoak. Urtarrilaren 14an ospatuko dituzte. Eguerdian bazkaltzeko bilduko dira, arratsaldean etxez etxe kalejira eginen dute bertsolariekin eta gauean afaria izanen dute musikariekin. Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariak gonbidatu dituzte eta akordeoilaria Beñat Mitxelena izanen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.