Lesakako Beti Gazte elkarteak Elutsara irteera antolatu du iganderako, hilaren 18rako. Irteera 08:00etan eginen dute Plaza Zaharrean, eta behin Elutsara ailegatutakoan txistorra jatea eginen dute.
Eguerdian zuhaitzetako apaingarriak egiteko haurrentzako tailerra ere izanen da Baztan-Bidasoko artisauek osatutako Argitsu elkarteak abenduaren 18an Eguberrietako artisau azoka antolatu du Lesakan. Lesakako plaza inguruan zenbait postu paratuko dituzte eta igandean 10:00etatik 14:00etara gozoak, kosmetika naturala, egur tailak, eztia, bitxiak, makramea, arropa, gazta, serigrafía, eztia, enkuadernazioa eta bertze hainbat produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da. Gainera, 12:00etan eginen duten haurrentzako tailerrean zuhaitzetako apaingarriak egiten ikasiko dute.
Lesakako Abesbatzak bere 40. urteurrena ospatuko du abenduaren 18an. San Martin elizan, igandean 11:30eko mezaren ondotik, kontzertu berezia emanen du. 1982an sortu zenetik bere errepertorioko obra garrantzitsuak interpretatuko ditu.
Lesakari buruzko lanak dira eta Zialdo ostatuan ikus daitezke urtarrilaren 20ra arte
Trini Mikelarena eta Jokin Armanen artelanekin batera, Ábalos eta Sagarzazurenak izanen dira ikusgai
Etxalarko Kultur Etxearen 20. urteurreneko ekitaldien barrenean azkena, abenduaren 12tik 20ra, Adrian Labadieren arte lanak ikusgai egonen dira kultur etxean. Astegunetan 16:00etatik 19:30era, larunbatean 12:00-14:00 eta 18:00-20:00, eta igandean 12:00-14:00.
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da
Donibane Lohizunen kokatua den Scaramuccia Antzerki elkarteak Lehen eszenak eskainiko ditu Senpereko Larreko antzokian hiru gauez, abenduaren 16an, 17an eta 18an, ortzirale, larunbat eta igandean 20:30ean. Antzerkilari amateur hauek, alimaleko energia eta alaitasuna partekatzen dute publikoarekin, jolasean ari balira bezala. Parte hartze librean, oren bat eta erdiz gozatzeko aukera polita emanen dute.