Scaramuccia antzerki elkartearen emanaldiak izanen dituzte Senperen asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 15a, 11:00
Scaramuccia antzerki elkartearen eskutik, antzerkiaren mundua ezagutzen hasteko aukera izanen da asteburuan Larrekon.

Donibane Lohizunen kokatua den Scaramuccia Antzerki elkarteak Lehen eszenak eskainiko ditu Senpereko Larreko antzokian hiru gauez, abenduaren 16an, 17an eta 18an, ortzirale, larunbat eta igandean 20:30ean. Antzerkilari amateur hauek, alimaleko energia eta alaitasuna partekatzen dute publikoarekin, jolasean ari balira bezala. Parte hartze librean, oren bat eta erdiz gozatzeko aukera polita emanen dute.

Erreserbatzea gomeni da: www.theatre-scaramuccia.com

Han, ondoko oihalaren atzean, bere hatsa atxiki, bihotza lasaitu, dena apurtzen utzi, argia han dagoenean sartu, gorputzaz, ahotsaz hitz egin, testua artikulatu, sentimenduengatik irabazten utzi… Scaramuccia antzerki-elkarteko aktore amateurrek jolasez eta alaitasunez betetako hiru gau eskainiko dizkizute lehen eszena hauetarako. Horietan, autoreen lanen laburpenek Larreko aretoko goi-lautadan uztartuko dituzte antzerki-forma txikiak energiaz, fougeaz eta ustekabez betetako su artifizial batean. Orduan, zoramen-haizeak, barreak eta malkoak, emozio- eta bizitasun-ekaitzak, antzerkiak eskaintzen digun bezalakoak, eraman gaitzake!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun